XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) maitasunik ez badut, ez naiz ezer.

Eta dudan guztia behartsuen artean banaturik ere, eta nire gorputza erretzeraino emanda ere, maitasunik ez badut, guzti hori ez dut ezertarako.

Maitasuna eramankorra da, bihozbera; maitasunak ez du bekaitzik, ez haundiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da eragabea, ez da berekoia, ez haserrekorra; ez du kaltea gogotan hartzen, ez da bidegabekeriarekin pozten, egiarekin baizik; dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxadoten, dena ongi eramaten.

Maitasuna ez da sekulan itzaltzen; goi-agerpenak, bai, amaituko dira; hizkuntzak isilduko dira, eta jakintza bukatuko.

Erdizkakoak dira gure jakintza eta gure agerpenak.

Osoa datorkeenean, ordea, zokoratu egingo da erdizkakoa.

Ume nintzenean, ume bezala mintzatzen nintzen, ume bezala sentitzen nuen eta ume bezala irizten.

Gizon egin naizenean, ordea, utzi ditut ume-gauzak.

Orain ispiluan eta ilun-antzean ikusten dugu; orduan, berriz, aurrez aurre.

Orain erdizka ezagutzen dut; orduan, berriz, Jainkoak ni ezagutzen nauen bezala ezagutuko dut nik.

Orain sinesmenak, itxaropenak, maitasunak, hiru hauek diraute; baina hiruetan maitasuna da nagusi.

Gorputz berpiztua

Norbaitek esango du: Nola biztuko dira hilak?

Nolako gorputzekin itzuliko dira?

Zentzugabea!